XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gainera eta anekdotikoa irudi baleza ere, Manuel de Irujo zenak Madrilen zeuden Euskal parlamentarien izenean atxekimendu-telegrama bidali zion UEUri.

Honek UEUk edo euskal unibertsitatearen ideiak behinik behin, euskal gizartean eraginik bazuela frogatzen du.

1978an sendotu egin zen aurreko urtean Iruñean hasitako bidea: ikaslegoa sendotu, espezialitateak indartu eta argitalpenak ugaritu ziren.

1978.etik aurrera eta orain arte, UEU 1977.ean markatutako bideari jarraitu zaio lerro nagusiei dagokienean bederen.

Egon dira aldaketak, bai edukinari dagokionean eta baita partaide eta arduradunei dagozkienean ere, baina nagusiki UEUn gauzak egiteko modua ez da aldatu.

III. UEUren egitura UEUren egitura bakuna eta irekia da, urtetako eskarmentuak eta lanak definitu eta finkatua.

UEUren oinarrizko languneak sailak dira.

Gaur egun 23 sail desberdin daude (Antzerkilaritza, Bertsolaritza, Kazetaritza, Laneko Euskara, Literatura, Pedagogia, Historia, Informatika, Linguistika, Glotodidaktika, Filosofia, Matematika, Psikologia, Fisika, Politika, Medikuntza, Musika, Natur Zientziak, Kimika, Soziologia, Zuzenbidea, Nekazaritza).

Sail bakoitza talde irekia eta era berean autonomoa da.

Berari dagokio Iruñeko ikastaroaren egitaraua prestatzea, ihardunaldietarako gaiak proposatzea eta argitalpenak prestatzea edo bideratzea.

Sail bakoitzak sailburu koordinatzaile bat dauka sailak berak hautatua.

Hauek Sailburu-Biltzarrean biltzen dira hiruzpalau aldiz urtean, sail arteko koordinaziorako eta UEUren egoera eta ihardunaren jarraipen eta onarpenerako.

UEUren beste langunea idazkaritza da.

Berari dagokio administrazio-lana, matrikulazioa eta argitalpenen ikuskapena, konposizioa eta maketazioa.

Halaber, sailen zerbitzura dago idazkaritza, laguntza teknikoa emateko.

Idazkaritza UEUren egoitzean dago eta bertan hiru pertsonak egiten dute lan urte osoan zehar.